Hiru Beltz - Taldearen historia
Hiru Beltz 1995garren urtean sortu zen, momentu hartan Urko, Sergio, Igor eta Pinok-hauek guztiak Algortako kuadrila bereko lagunak- denbora pasatzeko helburua besterik ez zuen musika taldea eratzeko erabakia hartu zuten. Momentura arte Pino bi urtetan zehar talde zenbaitetan jo izana zen (Nameless Fear, The Muppets...), Igor bi urtez egona zen kitarra jotzen eta Urko, aldiz, urtebete baino gutxiago baxuarekin (ezer gutxi lortu zuen etorkizunean...). Taldea Jon Peņak osotu zuen bere kitarrarekin, azken hau ere koadrila berekoa zelarik. 95. urteko azaroan heuren lehen emanaldia egitea lortu zuten, hau Algortako diskoteka batean izan zen (Gwendo). Kontzertu honetatik aurrera berezko kantuekin lan egiten eta proiektua aurrera ateratzen ahalegintzen hasi ziren. Urte hori bereko gabonetan heuren lehen maketa grabatu zuten, 5 kantuz osatuta. Lehen maketa hau ez zen argitara atera, beraiek ezagutarazteko baino ez zuten erabili eta ez dut uste beraiek ere inolako kopiarik dutenik egun. 1996. urtearen zehar 10 bat kontzertu eman zuten eta urte honetako irailean beraien 2. maketa grabatu zuten, Presioak Jota izenburupean, zeina 8 kantuz osatuta baitzegoen. Bedroom Records-en izan zen grabatua, autoekoiztua izateaz gain. 500 kopia saldu ziren grabaketa honetatik. 1997. urtean beste hainbat kontzertu eman zuten eta urte horren zehar Igorrek eta Pinok taldea beste proiektu musikal batekin batera (Tentuz) aurrera eraman zuten, azken honetan Txonanek ere parte hartzen zuen. Urte horretako irailean 4 abestiko aurkezpen maketa bat grabatu zuten RockStudios-en eta Karlos Kreator-ek ekoiztua, zeina erabili baitzuten hurrengo urtearen luzean promozioa egiteko. 1998. eko urtarrilean Urkok baxua utzi zuen (azkenik!), modu horretan Sergiorekin ahotsean sartzeko eta horrela zuzenekoak indartu nahian. Taldea Txonanek (baxuan) osotu zuen erabat, Igorren eta Pinoren kide izandakoa Tentuz taldean . Beranduago Jonek taldea utzi behar izan zuen eta Davidek bete zuen bere lekua. Urte horretan hainbat emanaldi egin zuten eta udan geroago Zuzen! izango litzatekeena grabatzera sartu ziren, hau da, heuren lehen diska. Aipatu grabaketa RockStudios-en burutu zuten, uztailaren 16-a eta abuztuaren 20-a bitartean. Lehen lan hau Discos Suicidas disketxeak argitaratua izan zen eta urte bereko abenduan atera zen salgai. 1999: Promozioa eta kontzertuak. Maiatzean Sergiok taldea uzten du eta gainerakoek boskote modura aurrera jarraitzea erabakitzen dute. |